XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juan Tomas de Sala, Grupo 16 taldeko presidenteak oso positibotzat baloratu zuen mintegi honetan lortutako hitzarmena. Berau izan zen gainera, neurri haundi batean, urtebete beranduago 87an adostuko zen Madrilgo Itun Antiterroristaren Iturburua.

Garai hartakoa da baita ere Gasteizko Legebiltzarrak, 1985ko martxoaren 14ean, PNV, PSOE, CP eta EEko botoekin onartu zuen Indarkeria eta Terrorismoaren aurkako aldarrikapena. Izen ofiziala hala izan arren, foro guztietan ETAren aurkako dekalogo bezala bataiatua izan zen, aldarrikapenak hamar puntu baitzituen. Berau izan zen AEIren aurrekorik hurbilena eta, ezbairik gabe, sostengurik sendoena.

Akordio honen arrazoiez jabetzeko, zenbait gertaera hartu behar dira gogoan. Batetik garai hartan EAJren bertan izan izan zen zatiketa eta krisi giroa, Carlos Garaikoetxeak EAJ alderdiaren konfidantza galdu eta bere kargua utzi behar izan baitzuen. Horren ondorioz, Jose Antonio Ardanza artean Gipuzkoako ahaldun nagusia zena iritsi zen Ajuria Eneko jauregira.

Lehendakari berria 1985an estreinatu zen, urtarrilaren 24ean hain zuzen. EAJren zatiketak alderdi honek Legebiltzarrean zeukan gehiengo absolutuaren galera ekarri zuen besteak beste, eta horren ondorioz PSE-PSOE alderdiarekiko legegintza-hitzarmena etorri zen. Ondorengo urteetan (1987) legegintza-hitzarmenak koalizio-gobernuari bidea eman zion.

Garai hartan ere ETAk oihartzun haundiko atentatua burutu zuen, Carlos Díaz Arkotxa, militar espainiar eta Ertzaintzaren superintendentearen kontra. Berau 1985eko martxoaren 7an izan zen.

Ekintza hark prozesu autonomikoan sinisten zuten alderdi politikoak sumindu zituen, autogobernuaren adierazle garbia den instituzio baten kontrako Ertzaintza, hain zuzen ekintza bezala baloratu baitzuten. Berau ere izan zen, ondorengo urteetan ETA eta Ertzaintzaren artean gauzatuko zen enfrentamenduaren lehenengo erakusle garbia.

Atentatu honetaz hunkiturik, PNV-PSOE koalizio Gobernuak aldarrikapen instituzional hau Dekalogoarena erditu zuen.